“Beldurtuko zara: bai ala ez” eta “Las hijas del viento” emanaldiak Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean

Apirilean ipuin kontalarien zirkuituagaz jarraituko du Iurretako Udalak. Hilabete bukaera honetan, Pello Añorga eta Brigitte Arnaudies gonbidatuko ditu, “Beldurtuko zara: bai ala ez” eta “Las hijas del viento” lanak aurkezteko hurrenez hurren. Barikuan izango dira hiru emanaldiak; haurrentzako adinaren araberako bi saio eskainiko dira eta beste saio bat helduentzako. Gogoratu sarrera gonbidapenarekin izango dela.