‘Orkestra Lurtarra’ filma estreinatu da asteburuan Euskal Herriko zinema aretoetan

Zoritxarrez ez da aukera gehiegirik izaten euskarazko zinemaz gozatzeko eta asteburu honetan aretoetara joateko gonbitea luzatu gura dizuegu, bai eta zuen artean euskarazko film eder hau ikusteko deia zabaltzeko ere.

Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta
lanak.

Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek izdatzi du musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dena.