Aste honetan, 3.mailako ikasleek supermerkatura goaz izeneko jardueran parte hartu dute, jantokiko hezkuntza proiektuaren barruan.
Lehenengo zatian, ikasleek erosketa osauntsu eta arduratsua zer den aztertu dute. Horretarako, elikagaien gurpila landu dugu, elikadura orekatu baten garrantzia azpimarratuz eta plater osasuntsu batek izan behar dituen oinarrizko elementuak ezagutu dituzte. Era berean, produktuen etiketak irakurtzen ikasi dute, osagaien portzentaiak kontuan hartuz eta ingurumenarekiko errespetua lantzeko, ontziratzearen garrantziaz eta oihalezko poltsen erabileraz hitz egin dugu.
Ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko, ikasleek menu osasuntsu bat planifikatu, erosketa zerrenda prestatu eta supermerkatuan erosketa osasuntsu bat egin dute, jarduera dinamiko baten bidez.
Jarduera honek, ikaskuntza, hausnarketa jolasa uztartu ditu, elikadura-ohitura osasuntsuak, kontsumo arduratsua eta ingurumenaren zaintza modu dinamiko,atsegin eta hurbilean sustatuz.





















