Jantokia: Ikastolako sanjakoboaren errezeta (6 lagun)

Sanjakoboa menuan dagoenean ikasleak irribarretsuago egon ohi dira jantokian. Zuen etxeetan ere hala izan dadin, hona hemen gure sukaldariek 6 lagunentzako sanjakoboak egiteko egindako errezeta. On egin!

SAN JAKOBOA 6 LAGUNENTZAKO:

PERNILA: 0.3K
GAZTA: 0.15K
IRINA: 0.06K
ARRAUTZA: 0.12L
OGI XEHETUA: 0.15K
EKILORE OLIOA: 0.15L

Lehenengo eta 2 behin pernil xerra artean gazta xerra bat sartzen dugu. Ondoren irinetik, arrautza pasteurizatutik eta ogi xehetutik pasatu. Azkenik olio berotan frijitu.

Beste barik
ondo pasa oporrak!