LH Musika: musika historikoa (bideoa)

“Musikaixo” denoi!

Hamaikatan entzuten dugu iraganaren ezagutza mesedegarria dela, orainetik, etorkizuna aldatzeko; baina, prest al gaude historiako arrakaletan sartu eta berorietaz hausnartzeko? Gutako askori, nagia edo beldurra ematen digu. Ez dute arestikoek lekurik hartu, ordea, Lehen Hezkuntzako ikasleen historialari jardunean eta gogotsu murgildu dira arrakalotan. Horren erakusle da, “Musika” bera bidelagun izanik, sortu duten bideo interesgarria. Horrekin, musikaren eta gizakiaren historiatik egin duten ibilaldia plazaratu dute, gutako bakoitzari geure iraganarekiko hurbilpen bat egiteko aukera paregabea eskainiz.

Eta zuek? Prest al zaudete beraiekin batera historiatik txango bat egiteko? Prest al zaudete muzinka bizitzeari utzi eta Musika bizitzeko?