Jantokia: Frutekin jolasean

Hilean-hilean fruta desberdinekin lanketak egiten goaz, eta azken asteetan sandia izan dugu protagonista. Bere jatorria, onurak eta gauza gehiago ikasi ditugu.

Bestetik, fruta ugari hartu eta formak egiten ere jarri gara. Ekintza honen asmoa elikagai osasuntsuak sustatzea eta frutaren kontsumoa dibertigarria izan daitekeela erakustea da.