Eskuratu Seaskaren 2024ko egutegia! (Gaur da eskatzeko azken eguna)

Urtero legez, SEASKA ikastolen federazioak bere egutegiak argitaratuko ditu, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko ikastolak laguntzeko. 2024ko egutegiaren orriak, Lartzabale herriko Oztibarre ikastolako umeen marrazkiekin apainduak izango dira.

Euskal Herri osoan saltzen dituzten egutegiekin, Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egiten ahal die. Gainera, aro txarrarengatik, aurtengo Herri Urrats jaialdiak ez zituen espero zituzten emaitzak bildu.

Bestalde, Frantziako Hezkuntza ministeritzak bere betiko jarrera ezezkorragaz segitzen du eta eskola azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea ukatzen die ikastolei. Ondorioz, garaiak zailak dira eta denen laguntza ongi etorria izango da!

EGIN EZAZU HEMEN ZURE EGUTEGI ESKARIA