Azaroaren 4an euskararen alde elkartuko gara Bilbon

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIO NAZIONALA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak, eta epe laburrean are gehiago espero dira.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: Oldarraldi bat.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei deia egin nahi zaie, oldarraldiaren aurrean euskararekin eta euskaraz bat egitera. Atzo, eguaztena, Durangaldeko hainbat eragile, tartean Kurutziaga ikastola, batu ziren mobilizaziorako deia egiteko.

Argazkia: Anboto astekaria.