“Haurren aurrean, helduok heldu” jardunaldiak hasiko dira urriaren 19an

“Haurren aurrean helduok heldu” ekimenaren bigarren edizioa antolatuko dute urriaren 19tik urriaren 29ra bitartean. Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.

Helburu horiei zuzen-zuzenean erantzutera bideratutako jardunaldiekin abiatuko da ekimena. Besteak beste, hizkuntzen sozializazioa, eta helduen eredugarritasuna eta erreferentzialtasuna bezalako gaiak sakonean landuko dituzte Iruñean antolatutako jardunaldietan.

Adi egon programari, web orrialdea HEMEN.