Jantokia: Etiketak irakurtzeko informazio praktikoa

Pasa den astean LH 3. mailakoekin supermerkatuko erosketa eta etiketen irakurketa landu genituenez, ikasitakoaren ataltxo bat partekatzen dugu hemen. Besteak beste, produktuen etiketetan eskuragarri dugun informazioari buruzko ohar batzuk azaldu genituen. Uste dugu erabilgarria izango zaizuela etxeko erosketak egingo dituzuen hurrengo aldirako.