Andoni Mujika Ulazia, Kurutziagako zuzendari ohia, zendu da

Andoni Mujika Ulazia Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen XX. mende bukaeran, eta Arizmendi ikastolako lehendakaria ere bai. Atzo, apirilaren 4an, zendu zen Mujika.

Ibaizabal Ikastolaren, Berbaro elkartearen zein Eraz aldizkariaren sorreretan parte hartu zuen. Euskalgintzan eta ikastoletan lan handia egindako pertsona zen Mujika, eta sareetan hala adierazi du jendeak. 58 urte zituen durangarrak.

Kurutziaga Ikastolatik besarkada estu bat bidali gura diegu senideei eta hurbileko lagunei.

Adiorik ez, Andoni!