Kurtso osoan ikasleak guk eskaintzen diegun menua jaten dute, izan ere, euren behar energetiko eta nutrizionalei erantzuna emateko pentsatutako menuak dira. Garrantzitsua da, euren iritzia kontuan hartzen dela jakin dezaten. Horregatik “amets bat jantokian” sortu zen. Ospakizun egun bat merezi dute, non menua euren aukeren araberakoa den, eta xehetasun guztiak eurek erabaki ditzaketen.
Parte-hartzaileak LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak izan dira. Jantokira sartzean, atean zegoen kutxa batean, paperezko Gabonetako bolak sartu zituzten, bertan jantokian jatea gustatuko litzaiekeen menua idatzi zuten. Denek bukatu zutenean kutxa hartu eta idatzitakoa zenbatzen ibili gara azken egun hauetan.
Menu irabazlea honako hau izan da: Makarroiak eta kroketak, eta postrea natillak, jogurta eta fruta. Bola batzuk (denak ez direlako sartzen) Gabonetako zuhaitz batean jarri ditugu jantokiko apaingarri legez.