LH4: Zientzia tailerra eta bide-seinaleen lanketa

Zientzia tailerra

LHko 4.mailako guraso den Naiara Ortuzar eta bere lankide Arkaitz neuro-zientzialarien eskutik garunaren inguruko zientzia tailerraz gozatu genuen.

Hasteko, elikagaiek gure garunaren osasunean duten garrantzia azaldu ziguten. Ondoren, garun mozketen tindaketa bat egin genuen, laborategian egiten den teknika bat. Eta bukatzeko, mikroskopioan garuneko zelula mota desberdinen laginak behatu eta identifikatu genituen.

Mila esker bikote eta gora zientzia!

Bide-seinaleak egiten

Ikasleak kalean, errepidean, espaloietan arriskurik gabe ibiltzeko, bide-seinaleak ikasi eta maketa zoragarriak eraiki dituzte.