Haur Hezkuntzako 5 urteko gelakoek proiektu berri batean hartuko dute. Kax Kax deituriko dinamika da, eta honetan datza: Bizenta Mogel bibliotekagaz elkarlanean, haurren bizitzako lehen etapan literaturagaz harremantzeko sarrera legez funtzionatzea.
Zelan antolatuko da dinamika? Gelako zerrendan lehena den haurra liburutegira joan beharko da. Bertan, poltsa bat eta liburu bat emango zaizkio. Aste osoan, ikastolara ekarri eta gelakideekin partekatuko du liburua, eta taldean irakurriko dugu. Behin astea bukatuta, zerrendan hurrengoa denak poltsa eta liburua hartuko ditu, eta liburutegira itzuliko du liburua. Unean bertan, dinamikara zuzenduta dagoen liburuen apal edo kaxatik bat aukeratuko du umeak, gura duen liburua, eta hurrengo astean ikastolara eramango du, prozesua errepikatuz.
Dinamika honetan parte hartzea ezinbestekoa da, eta haurrak Bizenta Mogelen bazkide egin behar dira (ez du balio gurasoa bazkide izateak). Barikuan bazkide egiteko orria eramango dute etxera, bazkide ez direnak orria bete dezaten. Ariketak lagunduko digu, irakurketagaz lehen harremanak sendotzen ez ezik, haurren imajinazioa eta ideiak aberatsagoak izatea.
Seguru ondo pasatuko dugula!