Aurreko batean buletinean azaldu legez, Kurutziaga Ikastolako ikasleen euskararen erabileraren neurketa burutu genuen urrian zehar.
DBHko euskara taldekook emaitza horiegaz kezkatuta, emaitzen aurkezpena eta hauen inguruko hausnarketa egitera hurbildu gara LH5etik hasi eta DBH4ko talde guztiengana.
Emaitzak aurkeztu eta galdera hauek bota dizkiegu:
- Zergaitik gertatzen da hau?
- Zerbait egin dezakegu?
- Zerbait egin GURA dugu?
Hainbat hausnarketa eta proposamen jaso ditugu saio hauetan eta horiekin guztiekin gure hausnarketa propioa egingo dugu oporren bueltan, beti ere euskararen erabilera handitzeko asmoagaz, izango duzue orduan ere gure berri.