LH3-DBH3: EKIMAKER proiektuko maketen aurkezpena

Lehen hiruhilabetean zehar hainbaten aipatu bezala EKIMAKER proiektua burutzen ari gara LH3ko ikasleak, DBH3ko teknologiakoak eta Iurretako Lanbide Heziketakoak.

Irailean LHko umeek beraien ametsetako makinak pentsatu eta marraztu zituzten, eta hiru ideia aukeratu genituen denon artean:

  • Kotxe hanburgesa
  • Musika hegalaria
  • Multigailua

Hiruhilabetean zehar burubelarri aritu gara DBHkook teknologia arloan ideia horiei lotutako maketak ekoizten eta aste honetan burutu dugu maketon aurkezpena:

LHkoak, DBHkoak eta Iurretakoak elkartu gara teknologia gelan eta egindako maketen aurkezpenaz gozatu dugu. 3 maketa hauek Iurretara bidea hartu dute eta orain beraien txanda da, datozen hilabeteetan maketa horietan oinarritutako prototipoa egiteko enkargua dute.

Zuen zain geratzen gara!