Txistorra, talo eta ikuskizun artean joan da San Tomas eguna Kurutziagan

Urteroko jaia da, baina urtero da desberdina. San Tomas eguna ailegatu da Kurutziagara, eta baserritar jantziak nagusi izan dira ikastolan. Txistorra, taloak, postuak… denetarik izan dugu beste behin. Gainera, ikuskizunak ere izan ditugu frontoian, eta hotzak ez du saihestu giro ezinhobea izan genezan.