Ikasturteko azken buletina

Kurutziagako kide zaren horrek, jakizu aste honetan bidaltzen dizugun hau dela 2017-18 ikasturtean jasoko duzun azkeneko Asteroko Buletina. Komunikazio taldekook irailarekin itzuliko gara Kurutziaga Ikastolako jakingarrien berri izan dezazun. Opor ederrak pasa!

Lan eskaintza

Lan eskaintza DBH-n GIZARTE INGELESEZ EMATEKO IRAKASLEA (Behin behineko lan eskaintza, %65ean eta ikasturte batekoa) – ERREF. GIZARTE Lizentziatura edo Gradua: Historian (edo arloa emateko baliokidea). Ingelesez maila C1. Euskarazko maila C1. Baloratuko da: Eskarmentua eta EKI-ren ezagutza. Konpetentzia digitala, bestelako hizkuntzen ezagutza.   Lan deialdian parte hartzeko, hautagaiek kurrikuluma eta espediente akademikoa eskaneatuta bidali beharko Read more about Lan eskaintza[…]

Gotzone Duñabeitia izango da Zuzendari Pedagogikoa aurrerantzean

Gotzone Duñabeitia Kintana (Iurreta 1969) izango da datorren ikasturtetik aurrera Kurutziaga Ikastolako Zuzendari Pedagogiko berria. Psikopedagogian lizentziatua, magisteritza eta Gizarte Hezkuntzako tituluduna da. Kurutziagako ikasle ohia ere bada eta 1997az gero baita bertoko irakaslea ere. Azkeneko urteotan Orientazio Departamenduaren arduradun nagusia izan da.

Enjoy English: jolastuz ikasi

Judit Aranburu markinarra da Kurutziaga Ikastolako Enjoy English programaren koordinatzailea bigarren urtez jarraian. Kurutziagako ikasgelak eta ikasleak ere ezagunak zaizkio azkeneko hiru urteotan hainbat ordezkapen egin izan dituelako bertan. Astelehenean hasi eta lau astez luzatuko da Enjoy English programa Kurutziagan eta Euskal Herriko beste hainbat ikastolatan. Azalduiguzu zer den Enjoy English programa. Enjoy English Euskal Read more about Enjoy English: jolastuz ikasi[…]

DBH4ko ikasleen agurra

Astelehenean (ekainak 25) izan zen DBH4ko ikasleen agur ekitaldia. Kurutziagatik badoan beste belaunaldi bat. Onena opa diegu aurrerantzean, bai euren ikasketetan eta bai euren bizitzan ere! Zoriontsuak izan!

Urtebeteko lanak

Oraintxe urtebete ekin genien Haur Hezkuntzako eta jolas-eremuko lanei. Denbora arin doa eta badirudi aspaldiko kontuak direla, baina ez dugu ikasturtea bukatu gura zuei, familiei, izan duzuen pazientzia eta jarrera onagatik eskerrak eman barik. Trabak traba, ez dugu zalantzarik merezi izan duela. Datorren ikasturtea lasaiago hasiko dugula agintzen dizuegu.