Egin zaitez Gurasolagun!

Udaberrian Kurutziaga ikastolan ekimen hau martxan jartzeko saiakera egin genuen, baina ikasturte amaiera gertu zegoelako-edo, ez genuen arrakasta handirik lortu. Oraingoan, sasoiz gabiltzalakoan, hemen gatoz Gurasolagun ekimena gurean martxan jartzeko asmoz eta gogoz. Gurasoen artean mingainak euskaraz dantzan jarri nahi ditugulako ikastolan eskola orduetatik kanpo ere, gure txikien erreferenterik garrantzitsuenak gurasoak baikara. Animatu eta parte hartu!

Zer da Gurasolagun?

Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin euskaraz jolastea, abestea eta, azken finean, euskaraz bizitzea da Gurasolagun egitasmoaren helburua. Ekimen honek harremanetan jarriko ditu guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta beren seme-alabak, egoera berean dauden beste familia batzuekin, eta familia- edo lagun-giro erabat euskaldunean murgilduko ditu.

Nola egingo dugu?

Guraso-talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak adosten dituen ordutegi eta egunetan euskaraz hitz egiteko.

Izena eman behar dugu?

Bai, modu horretan taldeak antolatu ahal izango ditugu. Gainera, abantaila asko izango ditugu: antzokietan beherapenak, aldizkariak doan, zozketetan parte hartzea, ikastaro bereziak urte guztian zehar…

Nola egingo gara GURASOLAGUN?

Whatsapp bidez izena emanez telefono zenbaki honetan: 639400786.

EGIN ZAITEZ GURASOLAGUN!