DBHko 4. mailako ikasleak ikasbidaia antolatzen hasi dira

Ikastolako ikasbidaia esperientzia ahaztezina izaten da. Baina, aurretik lan handia egin beharra dago bidaia finantzatzeko eta antolatzeko. DBHko 4. mailako guraso eta ikasleak buru-belarri ari dira bidaia hori prestatzeko lanean. Ikasturte bukaerako jaia antolatzeaz gainera, ikasturte osoan zehar hainbat ekimen martxan jarriko dituzte. Dagoeneko hasi dira eguazten eta barikuetako jolas-orduetan bizkotxoak saltzen. Bariku arratsaldetan eta zapatu goizetan ikastolan antolatzen diren partiduetan ere bizkotxoak, tortillak eta kafea saltzen hasi dira. Gainera, otzara baten zozketa ere egin dute.

Eta hau hasiera baino ez da izan. Buletin honen bidez gabonetara begira martxan jarriko dituzten ekintzen berri emango dizuegu, beraz, adi egon. Ekintzei buruz gehiago jakin gura baduzue, Instagram kontu bat ere sortu du taldeak, beraien jarduera jarraitu gura baduzue, egin klik HEMEN. Ikabidaian joateko ikastolako komunitate osoaren laguntza eskertuko dute. Animo guztioi!