Aser Arza Hernandez Kurutziagako ikasle ohia eta gurasoa da. Baina badu denborarik hobbyei ekiteko, eta, bere kasuan, mendi lasterketetan lehiatzeko. Bada, handia egin du asteburuan. Anboto astekariak berri eman zuen bezala, Hiru Handiak 101 kilometroko mendi lasterketan bigarren postua eskuratu zuen 11 ordu eta 36 minutuko denboragaz.
Durangarrak 12 ordutik jaistea zuen helburu eta bete egin zuen. “Nire asmoa 12 ordutik jaistea zen eta helburua lortu dut. Pozik nago lortutakoagaz”, azaldu zuen durangarrak. Bere helburua errez betetzeaz gain, Hiru Handiak mendi lasterketako podiumean egotea lortu zuen, bigarren helmugaratuta. “Dena ondo joanda lasterketa lehenengo bosten artean amaitu nezakeela uste nuen, baina podiuma beste mundu bat da. Niretzat podium honetan egotea oso polita izan da”, aitortu zuen Arzak.