Nafarroa Oinez berezia ospatuko dute urriaren 16 eta 17an Lizarran

Bi urtez lanean aritu ostean, Nafarroa Oinez azken txanpan sartu da. Urriaren 16 eta 17an, Ega ibaiaren hiriburuak Lizarra Ikastolak antolatutako jaia hartuko du eta.

Edizio honetarako, ekitaldia pandemiak markatutako egoeretara egokitu behar izan da. Hasteko, iaz, festa bertan behera uzteko erabaki tristea hartu behar izan zen, testuinguruak nahitaez horrela behar zuelako. Beraz, ezin izan zitzaion ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizunari merezitako amaiera bikaina eman.

Hala ere, orain dela bi urte Lizarra Ikastolaren Nafarroa Oinez abian jarri zenetik, ez da etenik egon ekimena aurrera ateratzeko. Horregatik, ikastolen jai berriaz gozatu ahal izatea eta, urtebete geroago bada ere, ikastolaren bost hamarkadak ospatu ahal izatea posible egingo duen urriaren 16 eta 17ko asteburua hel dadin izugarrizko ilusioa dago. Informazio gehiago Nafarroa Oinez-en webgunean dago eskuragarri.

Animatu zaitez festara!