HH eta LH: Sanfaustoei keinutxoa

Kaixo, familiak:

Pixkanaka, kalean, bagoaz atzean utzitako hainbat kontu berreskuratzen. Durangon aurten jaiak ospatu ez arren, Kurutziaga ikastolako HH eta LH etapetan keinutxoa egin nahi izan diegu gure herriaren bizipozean laguntzen duten herriko jaiei.

Beraz, geletan lekua egingo diegu Sanfaustoei jaietako eta herriko hainbat ohiturei buruz berba eginez. Gainera, urriaren 14 eta 15eko jolasaldiak musikaz girotu, eta mailaka antolatutako jolasekin (LH etapan) gozatzeko aukera izango dugu. Patxikotxuk eta Pantxikak, gure jaietako pertsonaiek, ez dute kale egingo eta artopilak ere ez dira faltako!

Ostegunean, aurretik daukagun zubi luze honen ostean, ez ahaztu ikastolara jaietako arroparekin (alkondara zuria, praka edo gona urdina eta zapia) jantzita etortzea!

Gora bihotzak!