Kurutziagako Talde Feminista (KTF) sortu da

Urte batzuez martxan jardun duen hezkidetza taldearen lekukoa hartuz sortu da Kurutziagako Talde Feminista (KTF). Balio feministak sustatzeko eta ikastolako elkarbizitzan eragiteko ilusioz sortu da. Apirilean bagaude ere, ikasturteari geratzen zaizkion hilabeteetarako egitasmoa osatu dugu.

• DBHko karrajoetan dauden paneletan informazio interesgarria jartzea. Alde batetik, indarkeria matxistarekin eta LGBTIQ+ kolektiboak jasaten duen indarkeriarekin lotutako berriak, eta bestetik, feminismoari lotutako informazio interesgarria: artikuluak, deialdiak, lehiaketak…

• Pasiloak apaintzea errespetuaren eta parekidetasunaren aldeko esaldi esanguratsuekin. 


• Maiatzaren 17a Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko eguna izango da eta aldarrikapen horrekin lotutako proposamena diseinatzea.

• DBHko errealitatearen  diagnostiko bat egiteko galdetegi bat prestatu ikasleek eta irakasleek erantzun dezaten.  Ondorioekin ikastolako webgunerako erreportaje bat idaztea.

• Liburutegi xumea: feminismoarekin edo balio feministekin zerikusia duten liburu, komiki… interesgarrien zerrendatxoa egitea eta aleak eskuratzen joatean interesa duten ikasleek irakur ditzaten.

KTF asteartero batuko da errekreoetan egitasmoa aurrera ateratzeko.