JUUL kanpainaren bozketa datorren asteazkenean

Iaz ezin izan genuen aurrera eraman JUUL kanpaina itxialdia zela eta, bozketa eguna urrira atzeratu zen eta sasoi hartan nahiko egoera nahasian aurkitzen ginenez, hauteskundeetan parterik ez hartzea erabaki genuen. Hala ere, Euskal Herriko hainbat ikastoletan aurrera eraman zen eta atzo egin zen Iruñeko Kondestable jauregian 2020ko hauteskundeetako sari-banaketa (bideoa hemen).

2021eko JUUL kanpaina KURUTZIAGA IKASTOLAN

Datorren asteazkenean, apirilaren 21ean egingo dugu Kurutziaga Ikastolan 2021eko Juul Kanpainaren bozketa. 2017tik aurrera argitaratutako lanak izango dira bozkagai gurea Euskal Herriko hainbat ikastolatan legez. Hauek dira mailaz-maila bozkatu ahalko diren liburuak.

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzan liburuen aukeraketa egin eta gelan irakurri dituzte. Irakurritako libururik gogokoenaren alde bozkatuko du ikasle bakoitzak.

HH3: Malkoak, Boskotea ohean eta Luka Ostruka.
HH4: Malkoak, Boskotea ohean, Luka Ostruka eta Kaka Dantzaria.
HH5: Malkoak, Boskotea ohean, Luka Ostruka, Kaka Dantzaria eta Polita.

Lehen Hezkuntza

Gela guztietan irakurriko dugu Juulen ipuina .

LH 1. eta LH2:

Etxe honetan, Zirkua eta Katta ametsetan.

Mailotan, idazlerik gogoenaren eta ilustratzailerik gogokoenaren alde bozkatuko dute, hau da, bi boto-txartel erabiliko dituzte.

LH3
Txomintxo eta Perutxo lehendakari, Onin eta Afrikako bidaia, eta Bainera bete itsaso.

LH4

Karakolaren barruan (elkar)
Egilea : Xabier Mendiguren
Marrazkilaria : Jokin Mitxelena

Kartoizko kaja (elkar)
Egilea ; Paddy Rekalde
Marrazkilaria : Eider Eibar

Euli bat dut bihotzean (elkar)
Egilea : Leire Bilbao
Marrazkilaria : Maite Gurrutxaga

LH 5. eta 6. mailak

Geletako liburutegietako liburuak 2017tik argitaratutakoak.