Aisialdia udan 2021: izen-ematea zabalik eta zaintza zerbitzua

Kaixo, familia:

Mezu honen bidez udako egonaldietan izena emateko epea zabalik daukazuela gogorarazten dizuegu. Informazio gehiago hemen: Aisialdia udan 2021

Horrez gain, zaintza zerbitzua eskainiko dela ere jakinarazten dizuegu (Udaleku irekietan eta Enjoy Englishen):

  • 13:30etik 14:30era
  • Asteko 15€.

Dagoeneko egonaldietan izena emanda duzuenok, posta elektroniko bat jaso duzue zaintza zerbitzuari buruzko hurrengo galdetegia betetzeko eskatuz (hemendik ere egin dezakezue):

Zaintza zerbitzuari buruzko galdetegia