Abenduko Batzar Nagusian Artezkaritza Kontseiluko hiru kargu berritu beharko dira

Datorren Abenduan Urteko Batzar Nagusia ospatuko da. Bertan ikasturteko kontuen onarpena, kudeaketa planaren deskargua eta, Artezkaritza Kontseiluaren berriztapen partziala porposatuko da. Besteak beste, Alex Ortuzarrek, Artezkaritzan lau urte eta presidente karguan urte eta erdi egin ostean, bera ardurak utziko ditu.

Artezkaritzako kide eta presidente ere izan zara lau urteotan. Zelan baloratzen duz esperientzia hori?

Esperientzia positiboa izan da, zalantzarik barik. Dena ez da ure kolorekoa, jakina. Martxotik honako bidea ere ez da lau-laua izan imajinatuko duzun moduan. Edozelan ere, Ikastolaren alde talde-lanean aritzeko aukera ematen du. Ez da bakarkako jarduna, elkarlana eta laguntza hor dago beti. Kooperatiba garen neurrian, eta partaidetzazko erakunde legez, gure seme alaben etorkizuna eraikitzen laguntzeko modu bat da.

Esan bezala, hiru kidek utziko duzue abenduan.

Bai. Joseba Urretabizkaiak, Amaia Garitanok eta nik neuk. Sarritan pentsatu dut guraso guztiok pasa beharko genukeela noizbait ardura horietatik. Hankak lurrera ekartzen dizkizu eta asko ikasten da.

Zer bide dauzkagu geure burua hautagai legez aurkezteko?

Parte hartu gura duenak idatzi dezala Artezkaritzako epostara (artezkaritza@kurutziagaikastola.eus) edo eman dezala izena Idazkaritzan.

JOSEBA URRETABIZKAIA

“Artezkaritza kontseiluan egindako urte hauetan, ikastolaren “beste aldea” ezagutu ahal izan dut. Ikastola ikasle bezala bizi izan nuen lehenik, eta guraso bezala bizi dut orain. Baina barne funtzionamenduaren ikuspegia, guraso kooperatiba garen heinean, eta honen kudeaketari buruzkoa Falta zitzaidan.

Urte hauetan Ibilaldi bat antolatu du Kurutziagak; Haur Hezkuntzako eraikinaren birmoldaketa eta kanpo espazioaren birmoldaketa egin dira; Plan Estrategiko berria martxan jarri da, pandemia… gauza asko izan ditugu esku artean.

Borondaterik onenarekin, gauzak ahalik eta hobeen egin zitezen laguntzen saiatu gara artezkaritzako kideak.

Esperientzia aberasgarria izan da niretzat eta bazkide guztiok bizi beharrekoa, nire ustez”

 

 

 

AMAIA GARITANO