Euskaraldia: izen-emateak eta hartutako konpromisoen bideoa

Konpromisoen bideoa

Laster ekingo diogu Euskaraldiaren bigarren edizioari eta Kurutziagako hainbat ikasle, irakasle eta gurasok hartutako konpromisoarekin bideo bat osatu dute.

Euskaraldian izen-emate digitala

DBHko euskara Taldekoak Euskaraldian izena emateko kanpaina egiten ari dira gurasoen artean. Egunero, 16:30etan irteeretan aurkituko dituzue eta bertan mugikorarrekin izena emateko aukera daukazue (QRa erabiliz).

Altxorbizi: gazteen rola

Euskaraldia adin nagusikoei zuzenduta badago ere, gazteek parte hartzeko modu bat izateari garrantzitsua iritzi diohgu. Horregatik, Altxorbizi rolean ariko dira gure ikasleak. Horrtarako, Euskaraldirako proposatutako konpromisoak hartuko dituzte kontuan.