Datorren ikasturtera begirako jakingarriak: jantokia eta DBH ordutegia

Gure asmoa da abuztuko oporren aurretik 2020-21 ikasturteari buruzko ahalik eta informazio zehatzena helaraztea familioi etxeko kudeaketan eta planak egiterako orduan lagungarri gerta dakizuen. Gaur gaurkoz erabaki hauek hartuta daude:

DBH ordutegia:

Datorren ikasturtean DBHko ordutegia jarraia izango da, astelehenetik ostiralera, hau da, egunero. Ordutegia 8:45-14:45 izango da. Behin eskolak bukatuta, bazkaldu nahi duenak ikastolan bazkaltzeko aukera izango du baina, ostean, eta etxera joan beharko du (ezingo du ikastolan geratu)

Jantoki zerbitzua eskainiko da

Jantoki zerbitzua mantendu egingo dugu. Hori bai, txandaka bazkalduko da jantokiko antolaketak eskatzen duen kontingentzia planaren barruan.

Jantokiko antolakuntzari begira ezinbestekoa zaigu zenbat bazkaltiar izango dugun jakitea eta horretarako hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu uztailaren 14rako (jantoki zerbitzua erabili, ez erabili zein zalantzan bazaudete ere, bete beharrekoa).

3 urtetik DBH 4bitarteko familiek bete beharko duzue, ume bakoitzeko behin.

 

2020/2021 ikasturteko JANTOKI ZERBITZUA