“Durango Kulturaz blai” programako ekitaldiak Kurutziaga Ikastolan

Joan den astean, “Durango Kulturaz blai” udako egitarauaren barruan Kurutziaga Ikastolan Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izan zen. Ez da bakarra izango. Bihar bertan (ostirala, 17) “Amer i Africa Circ i Cia”-ren emanaldiaz gozatu ahal izango da 20:00etatik aurrera. Ez galdu aukera eta gozatu kulturaz udan ere!