Elkarmaker proiektua finalista Euskadi Steam sarietan

STEAM Euskadi sarien epaimahaiak Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlanean garatu duten ElkarMaker proiektua hamabi finalisten artean aukeratu du, gazteen artean STEAM gaietan ekintzailetza sustatzeagatik. ElkarMaker-ek interkooperazioa sustatzen du hezkuntza maila ezberdinen artean funts teknologikoko eta ingeniaritzako proiektu bat garatzeko urte batez.

Kurutziaga Ikastolak beste hainbat ikastolarekin batera parte hartzen du proiektu honetan. Aurten Covid-19a dela-eta proiektua erabat burutu ez bada ere, hementxe dituzue ikusgai aurkeztu diren proiektuak.

Hiru baten.

Katu Karamelutxia.

Robot futbolaria.