Pantalllas Amigas internetaren eta Online teknologien erabilera segurua eta onuragarria sustatzeko plataforma bat da. Euren eskutik, DBH3ko ikasle bolondresekin Zibermanager Programa lantzen ari gara.
Zibermanager berdinen arteko ikasketan eta zerbitzu solidarioan oinarritutako programa da eta zibermanagerraren figura borondatezkoa da. Kurutziagaren kasuan DBH3ko hainbat ikasle dira formakuntza jasotzen ari direnak eta, honez gero, hiru saio izan dituzte urrian eta azaroan.
Zibermanager formakuntza jaso ostean, ikasleok eurok izango dira LH5, LH6 eta DBH1eko ikasleei proiektua aurkeztuko dietenak. Aurkezpenotan jorratuko diren gaiak hurrengoak izango dira:
– Internet: ezaugarriak eta pribatasuna.
– Ziberbullying-a.
– Genero indarkeria.
– Dibertsitatea.
Oraindik orain proiektua lehengo urratsetan dago baina gaia ikastolako komunitatea osatzen dugun guztiontzat interesgarria delakoan, datozen asteetan informazioa osatzen joango gara.