Gabonetako ekintzak 2019

Gabonetako ekintzak

Kaixo, familia:

Gabonetako oporrak gainean ditugu eta, beste urte batez, Ikastolak  aurrera eramango dituen ekintzak jakinarazi nahi dizkizuegu (Izen emateko azken eguna, abenduak 2):

 

Abenduak 23: Bilboko Umeen Gabonetako Parkera irteera.  

  • Irteera Ordua: 14’30etan Ikastolako autobus geralekuan
  • Itzulera: 20’30ak aldera Ikastolako bus geralekuan
  • Prezioa: 20 €
  • Norentzat: HH 5 urtetik DBH 2. mailara arteko ikasleentzat

      Autobus bakoitzeko gutxienez 35 ikasle egon beharko dira. Minimoa ez bada betetzen, ekintza bertan behera geratuko da.

 

Abenduak 26: Durangoko Izotz Gunera irteera.

 

  • Irteera Ordua: 10’30etan Ikastolako frontoian
  • Itzulera: 12’30ak aldera Ikastolako frontoian.
  • Prezioa: 8 €
  • Norentzat: LH 1etik DBH 2. mailara arteko ikasleentzat.

Gutxienez 8ko taldeak eta gehienez 12koak begirale bakoitzeko.

 

Urtarrilak 2: Euro ligako saskibaloi partidua: BASKONIA – BARÇA.

  • Prezioa:
    • Ikasleak: 12 € sarrera
    • Gurasoak: 20 € sarrera
  • Norentzat: Ikasle eta gurasoentzat.

 

Patinatzen ikasteko hastapen ikastaroa:

1.Ikastaroa: Abenduak 23 eta 24  10’00etatik 11’30etara.

2.Ikastaroa: Abenduak 23 eta 24  11’30etatik 13’00etara.

3.Ikastaroa: Abenduak 26 eta 27  10’00etatik 11’30etara.

4.Ikastaroa: Abenduak 26 eta 27  11’30etatik 13’00etara.

5.Ikastaroa: Abenduak 30 eta 31  10’00etatik 11’30etara.

6.Ikastaroa: Abenduak 30 eta 31  11’30etatik 13’00etara.

7.Ikastaroa: Urtarrilak 2 eta 3  10’00etatik 11’30etara.

8.Ikastaroa: Urtarrilak 2 eta 3  11’30etatik 13’00etara.

 

IRAKASLEA: ANE  BARAIAZARRA IRAZOLA

ORDAINKETA: ESKURA

  • Prezioa: 20 € ikastaro bakoitza.
  • Norentzat: Guraso eta HH 5 urtetik aurrerako Ikasle guztientzat. Ahal den neurrian, taldeak, adinen arabera egingo dira.

Gutxienez 6 eta gehienez 15 pertsonako taldeak ikastaroko.

Bakoitzak bere patinak, kaskoa eta belaun eta eskuko babesgarriak  ekarri beharko ditu.

 

EMAN IZENA