LH: KiVa eguna

“ZURE EZINTASUNA DA. NIRE LAGUNA IZAN ZAITEZKE, MINIK EMAN GABE” lelopean ospatu dugu aurten KiVa eguna ikastolan.
Irakur-lagunekin elkartuta, desberdin eta berezi egiten gaituen ezaugarri hori adierazi dugu horma irudi desberdinetan esaldi baten bidez.
Desberdintasuna, aniztasuna… zeinen aberasgarria delako kontzientzia hartzeko ariketa bezala planteatu da aurtengo ekintza.
Ikastola aberasten duen aniztasuna gogoan izateko horma irudiak ikastolan zehar jarri ditugu ikusgai.