Urtarrilak 25: ikastolako familiek HHko eraikin berria ezagutzeko eguna

Haur Hezkuntzako eraikin berria izan da kanpo espazioarekin batera Kurutziaga Ikastolaren azkeneko urteetako proiektu handia. Nahi baino beranduago, baina honezkero bertan daude HHko bigarren zikloko ikasleak. Gure aldetik oso pozik eta harro gaude gure behar pedagogikoak asteko dituen instalazio berriarekin.

Harrotasun eta poz hori ikastolako komunitate guztiarekin partekatu gurako genukeelako, dei egiten dizuegu datorren ostegunean, urtarrilak 25, arratsaldeko 17:15etan eraikineko atera hurbiltzeko (biltzen garen kopuruaren arabera txandak osatuko ditugu eraikina barrutik ikusteko) eta gurekin batera eraikin zoragarri hau ezagutzeko.

Urtarrilak, 25, osteguna.

Arratsaldeko 17:15etan.