HH 0 eta urte 1: matrikulazioa eta ateak zabalik

Ateak zabalik

Kaixo, familia hori:

Urtarrilaren 27an, zapatua, ate irekien jardunaldia izango dugu ikastolan, guraso berriek ikastolako Hezkuntza Proiektua ezagutu eta instalakuntzak ikusteko aukera izan dezazuen. Bertan umeentzako puzgarriez gozatzeko aukera ere izango dugu denok jai giroan. Gainera, ikastola bisitatzeko interesa daukan beste norbait ezagutzen baduzu, gonbita ezazu zapatuan goizeko 11etan bertara hurbiltzera.

 

 

HH urte 1: matrikulazioa

 

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean 2018/2019 ikasturterako matrikulazio epe ofiziala zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu.

Matrikula hau 2016an jaiotako ume guztiek egin behar dute.

Beraz, zuen seme-alabaren matrikula gauzatzeko idazkaritzatik pasa zaiteztela eskatzen dizuegu. Honako dokumentuok ere ekar itzazue:

  • Gurasoen edo tutore legalen NANaren fotokopiak.
  • Familia Liburuaren fotokopia osoa.
  • Bizilekuaren ziurtagiria (senide guztiena).

Idazkaritzako ordutegia:

  • goizez   9:00-13:00
  • arratsaldez  14:30-17:30

Kurutziaga Ikastola