Gaztañerre eta Ateak Zabalik

 Gaztañerre eta Ateak Zabalik

Kaixo, familia hori:

Jakinarazi nahi dizugu urtarrilaren 27an, zapatua, Gaztañerre jaialdia ospatuko dugula Plateruena Kafe Antzokian.

  • Tailerrak: karetak, aurpegia margoztea, marrazkiak, talo tailerra…
  • Irrien Lagunen ikuskizuna
  • Puzgarriak
  • Gaztañerre eta taloak

Sarrerak salgai daude astean zehar idazkaritzan 3€tan, edo zapatuan, Plateruenean bertan, 5€tan (ikuskizuna+gaztainak).

Horrez gain, zapatu goizean ate irekien jardunaldia izango dugu ikastolan, guraso berriek ikastola ezagutu eta ikusteko aukera izan dezaten. Bertan umeentzako puzgarriez gozatzeko aukera izango dugu denok jai giroan. Beraz, ikastola bisitatzeko interesa daukan norbait ezagutzen baduzu, gonbitea egin iezaiozu zapatuan goizeko 11etan bertara hurbiltzera, bitartean, ordu  horretatik aurrera, puzgarri eta jolasak egongo dira frontoian. Animatu ingurukoak eta zu zeu ere, etorri!

Kurutziaga Ikastola