Kurutziagako bideo korporatiboaren grabaketa eta baimenak

Datorren astean, urriaren 3an (asteazkena), eta urriaren 4an (osteguna), Kurutziaga Ikastolaren bideo korporatibo baterako grabaketak izango ditugu ikastolan bertan. Bideo horretan ikastolako profesionalak eta ikasleak ere agertuko dira.

Dena delako arrazoiagatik zuen seme-alabak, ez zuzenean ez zeharka, bideo horretan agertzerik gura ez baduzue, jakinarazi iezaguzue, mesedez, idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatzita.