DBH 3 eta 4: Frantseseko bidaia

DBH 3 eta 4: Frantseseko bidaia

 

Guraso agurgarriok:

Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBHko 3. eta 4. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Bordelera (Frantzia) joatea erabaki dugu. Urriaren 10 eta 11n joango gara, hau da, asteazkenetik ostegunera. Asteazkenean, goizeko 8etan irtengo gara ikastolatik, eta ostegunean, 21:00ak inguru helduko gara, ikastolara bertara.

Ekintza hauek prestatu ditugu:

  • Urriak 10: hotelera (F1 Bordeaux Ville Aréna) joan motxilak uztera. Bordeleko erdigunera bisita.
  • Urriak 11: Capucins azokara bisita. Bazkaria unibertsitateko jatetxean eta frantsesa praktikan jartzeko joko bat.

Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:

  • LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA eta DIRUA AZOKAN EROSKETAK EGITEKO.
  • Motxila txiki bat.
  • Kantinplora
  • Zira edo txubaskeroa.
  • Aterki txiki bat.
  • Kirol-zapatilak edo egun osoan ibiltzeko oinetako erosoak.
  • Nezeserra eta toalla.
  • Dutxarako txankletak (dutxa indibidualak baina partekatuak baitira).
  • Nortasun agiria.
  • Gizarte-segurantzako txartela.
  • Botikaren bat behar duenak, eraman dezala; kasu honetan, irakasleari jakinaraztea komeni da.

Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.

Mugikorra eta argazki kamera:

  • Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
  • Ez dugu debekatuko telefono mugikorra eramatea, ulertzen baitugu etxetik kanpo daudela eta beraiekin komunikatzeko bidea dela.
  • Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten gailuen arduradun.

Oharra: Norbaitek dieta bereziren bat edo alergiaren bat edukiz gero, jakinarazi iezaguzue hotelean abisua emateko.

Irteera honen kostua  55€  ingurukoa izango da ikasleko, eta kuotaren bitartez kobratuko zaizue.

 

Irakasleak