Ibilaldia 2018: laguntza eskaria

Ibilaldia 2018: laguntza eskaria

Kaixo familia,

Ibilaldia 2018aren azken jaia ate joka daukagu, maiatzak 27, eta eguna ondo antolatzeko ikastolon laguntza beharrezkoa da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldia bere sortzeko arrazoiei eusten saiatzen da, eta horretarako derrigorrezkoa da denon laguntza. Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak Bizkaiko ikastola guztien parte hartzea ezinbestekoa du. Gure jaia, gure proiektua, gure erronka…gure Ibilaldia.

Beraz, boluntario talde bat sortzera animatzen zaituztegu.

Hona hemen eskakizun eta lanaren zehaztapenak:

  • Txanda bakarra (Goizez edo arratsaldez) 9:00 – 14:30 / 14:00 – 19:00
  • Txosnetako (bokatak edo edariak) lana.

Apirilaren 27rako jakinaraztea eskertuko genizueke.