Jolas -eremu berriaren eta haur hezkuntzako eraikinaren inaugurazioa

Zapatu honetan, goizeko 11:30etan egingo da ikastolako jolas-eremu berriaren eta Haur Hezkuntzako eraikinaren inaugurazio ofiziala. Bertara gonbidatu ditugu hainbat erakunde eta Durangoko herri eragile. Jon Elorrieta ikastolako presidentearekin batera parte hartuko dute Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Gehi Zazpi biolontxelo taldea eta Leire Bilbao idazleak ere  bertan izango dira.

Ikastolako kide guztiok gonbidatuta zaudete.

(asteon ireki da erabat jolas-eremu berria eta, itxura denez, gaztetxoek estimatu dute)