Euskal Telebistako kazetariak ikastolan

Euskal Telebistako kazetariak ikastolan izan dira gaur goizean (apirilak 19) Kurutziagako jolas-eremuan egindako eraldatze lana eta prozesua ezagutzeko. Eraberritze lanotan parte hartu duten Iratxe Txintxurreta (arkitektoa eta ikastolako gurasoa) eta Kimetz Munitxa (injeniaria eta ikastolako gurasoa) elkarrizketatu dituzte, besteak beste. Zapatu honetan, eremu berri honen inaugurazioari lotuta, eguerdiko albistegietan emango ei dute erreportaia.