DBH 2: Jaialdi osteko jaiaren prestaketa

DBH 2: Jaialdi osteko jaiaren prestaketa

Kaixo, familia:
Urtero legez, DBH2ko guraso, ikasle eta tutoreoi dagokigu ekaineko jaialdi osteko jaia antolatzea. Egun horretan, esku guztiak beharko dira, baina prestaketa  lanak koordinatzeko guraso batzorde bat sortuko da. Unai Zamalloa da jaialdi osteko festako arduraduna, eta bera jada jarri da guraso batzuekin harremanetan. Dena den, norbaitek batzordean parte hartu nahiko balu, lehenengo batzarra apirilaren 23an izango da, arratsaldeko 18:00etan ikastolako batzargelan.
Jaso agur bero bat.
DBH2ko tutoreak