Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituaren eta jolas-eremu berriaren inaugurazioa

Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituaren eta jolas-eremu berriaren inaugurazioa

Kaixo familia,

Datorren apirilaren 21ean, larunbata, ikastolako HHko eraikin eraberrituaren eta jolas-eremu berriaren inaugurazio ekitaldi ofiziala antolatu dugu herriko eragile eta instituzio ezberdinekin.

Dakizuen modura, ikastolako kanpo espazioaren lur zati bat Durangoko Udalbatzak 2017ko ekainaren 27an onartutako lagatze baten ondorioz dator.

Lagatze honen trukean Kurutziaga Ikastolako kanpo espazioa eskola orduz kanpo ere zabalik egotea adostu genuen. Alegia, ikastola zabalik egongo da 16:30etatik 20:30tara astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00ak arte kirol jarduna dagoen larunbatetan.

Ordutegi hau zabaltzeko aukeren inguruan ere berba egin den arren, momentuz aukera hau baztertu egin da zaintza bermatzeko gaitasunik ez duelako ikastolak.

Informazioa baliogarria izan zaizuelakoan,

Kurutziaga Ikastola