Artezkaritzaren oharra: asebetetze galdetegia

Familiei asebetzetze galdetegia

Kaixo familia,

Batzar Nagusian azaldu genuen modura, hile honetan asebetetze inkesta betetzeko eskaria luzatu nahi dizuegu familioi.

Galdetegi honen helburua hobetzeko ditugun aspektu eta arloak detektatzea da. Neurri baten aurrera begira zuzendu beharko genituzkeen arloak ikusi nahi ditugu, hauetan indarrak ipini hobetzen joateko.

Galdetegia betetzeko 10 minutu eskatzen dizuegu, duzuen iritzia eman eta ekarpenak badituzue, lasai bete. Galdetegia bakarka zein binaka bete daiteke, eta gogorarazten dizuegu galdetegi hau guztiz anonimoa dela.

Bestetik, izan daiteke adin tarte ezberdinetan izatea semea-alabak. Puntuazio ezberdinak eman nahi badituzue, azalpenak emateko atalean egin zuon ekarpena.

Galdetegi honek guretzat duen garrantzia azpimarratu nahiko genuke Artezkaritzatik, hau dela eta idatzi hau aintzat hartzea eskatuko genuke. Betetzeko epea apirilaren 20a arte izango litzateke.

GALDETEGIA

Adeitsu,

Jon Elorrieta

Kurutziaga ikastolako Presidentea