Durangon Eskolara Bideak proiektuaren hurrengo pausoa

Azken hilabeteotan CD Txirrines elkartea lanean aritu da Durangon Eskolara Bideak proiektua martxan jartzeko, ibilbideak diseinatuz, ikastetxeen eta familien ekarpenak bilduz,…  Proiektu hori batez ere Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Hemendik aurrera, eskola-bideen proiektua praktikara eramango da. Horretarako, otsailaren 26tik aurrera, astelehen, astearte eta ostegunetan 3 astez, ikasleek ibilbideak erabili ahal izango dituzte begiraleek lagunduta.

Durangoko Udaleko Hezkuntza Sailetik familiak parte hartzera animatu dituzte Durangoko haurren mugikortasuna, autonomia eta ingurunearen ezagutza hobetzea helburu duen ekimen honetan.