La Caudri del Hospiko kamisetak

La Cuadri del Hospiren kamisetak ikusgai daude

La Cuadri del Hospiren kamisetak ikusgai jarri ditugu ikastolako frontoian. Gaur, martxoaren 5ean (asteartea) eta martxoaren 7an (osteguna) ere bertan izango gara. Ordua 16:30-17:30 bitartean.
Gogoratu kamisetak erosteko jarraitu beharreko pausoak:
– Familia bakoitzak ikusi eta proba dezake kamiseta momentuan, eta dagokion neurria aukeratu ahal izango du.
– Eskaria Alexia plataformako dendaren bidez egingo da (APPak ez du aukera hori eskaintzen) otsailaren 27tik aurrera, aukeratu nahi duzun neurri eta kopuruak.
– Eskaria egiteko azken eguna martxoaren 15a izango da, ostirala.
– Erosketa egin duten familiei kamisetak hartzeko lekua, eguna eta ordua zein izango den aurretiaz jakinaraziko zaie.
Animatu kamisetak hauek erostera eta gurekin bat egitera. Ekarpen txiki bakoitzak haurren minbiziaren aurkako borrokarako balioko du! Eskerrik asko elkartasun ekintza eder honen parte izateagatik!