DBH 3: BTEK-era bisita

DBH 3: BTEK-era bisita

Kaixo, familia:

Abenduaren 14an, BTEK-era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Teknologiaren Interpretazio Zentrora, bisita egingo dugu. Bertan, fisika-kimika eta biologia-geologian landu ditugun hainbat kontu zuzenean ikusteko eta manipulatzeko aukera izango dugu. Bisitaren ordutegia kontuan izanda, egun osoko irteera izango da, ikastolara 15:00ak inguruan bueltatuko gara. Ondoren, ikasleek etxera joateko baimena izango dute.

Egun osoko irteera izanik, janaria ere ekarri beharko dute.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura izango dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu eta bazkaria.

 

– Irteera: 9:00etan Ikastolan

   – Itzulera: 15:00etan  Ikastolara

– BTEKera sarrera: 4€/ikasleko   – Autobusa: 3€

 

                                                              Natur Zientzietako irakasleak