LH 6: batzarrerako deialdia

LH 6: batzarrerako deialdia

Kaixo, familia:

Ohar honen bidez batzar batera deitu nahi zaituztegu. Batzarrean ikasturte honetan LH6an ezartzen ari garen material berriak ekarri dituen aldaketen inguruan hitz egingo dugu. Hain zuzen ere, hiruhileko bukaerako informeek izango dituzten aldaketak azalduko dizkizuegu. Jakin badakigu, bestalde, zalantzak eta galderak dituzuela beste hainbat konturen inguruan eta hauek argitzen ere saiatuko gara.

Data: 2017ko abenduaren 12a, asteartea

Ordua: 17:00etan

Tokia: LH6

Gaia: EKI proiektua LH6

Batzarrean ikusiko garelakoan,

LH 6.mailako tutoreak