LH2: Bueltan da haginak garbitzeko plana

Kaixo familia,

Iazko urtean jantokian bazkaltzen gelditzen ziren LH2 mailako ikasleekin hortzak garbitzeko programa jarri genuen abian.

Jan ostean haginak garbitzeko ohiturak bultzatzea zuen helburu plan horrek, eta aurten ere jarraipena eman gura diogu LH2. mailan.

Jakinarazten dizuegu ekintza hau datorren astelehenetik aurrera, urriak 30, jarriko dugula martxan. Horretarako beharrezkoa izango dugu umeek material hau ekartzea:

  • Hortzetako eskuila.
  • Plastikozko edalontzi bat, ikaslearen abizenak idatzita.
  • Edalontzi hau sartzeko estutxe bat. Ikaslearen izen-abizenak idatzita.
  • Aukeran: Hortzak garbitzeko pasta.

Horrez gainera, funtzionamendu egoki baten mesedetan, ume bakoitzak barikuro bere materiala etxera eramango du material honen garbiketa egiteko. Astelehenean berriro ikastolara ekarri beharko luke goiko zerrendan zehaztutakoa.

Eskerrik asko.